martes, 14 de marzo de 2017

MADALEN SARIA

RAUL ETA OILOA

  Behin zegoen mutil bat deitzen zena Raul. Raul mendi batean zegoen eta oilo bat

aurkitu zuen.Oilo hori baserri batena zen eta Raulek eraman zuen oiloa baserrira.

Raul joaten ari zen baserrira oiloarekin baina bapatean otso bat atera zen. Esan

zuen otsoak:

-Pasatzeko asmatu behar dituzue 3 asmakizun.

  Raulek asmatu zituen eta pasa egin zen. Raul joan zen baserrira oiloa uztera baina

oiloa ez zegoen. Kamioi batean sartzen ari ziren. Raulek esan zuen gelditzeko baina

gidariak ez zion kasurik egin.

  Raulek hartu zuen beste kamioi bat eta herrira joan zen zuhaitzez zuhaitz txoke

egiten. Itzuli zenean herrira kamioi bila joan zen baina oiloa ez zegoen. Raulek ikusi

zuen oiloa eta beste baserri batean zegoen. Raul joan zen oiloa uztera baina

mutiko batek esan zion:

-Ezin duzu pasa.

-Oilo bat utzi behar dut-erantzun zion Raulek.

Mutikoak esan zion:

-Ez daukazu frogarik.

  Orduan Raul joan zen frogak bilatzera.Raul oiloari begiratzen zion baina ez zuen

aurkitu ezer. Bapatean Raulek aurkitu zuen pegatina bat jartzen zuela baserriaren

izena eta Raul joan zen mutilarengana, baina Raul joaten zen bitartean ura bota

zioten pegatinari eta borratu zen. Raulek ikusi zuen oiloa hesitik eta denak berdinak

ziren, orduan esan zion mutilari:

-Badaukat pista bat.

-Bai. Zein?-Esan zion mutilak Rauleri.

-Denak berdinak dira.

  Mutilak esan zion Rauleri pasatzeko eta uzteko eta Raul oiloari utzi zion. Raul joan

zen baina oiloa bere atzean zegoen.

Raulek esan zion oiloari:

-Oiloa, egun guztietan etorriko naiz zuri bisitatzera.

Oiloa joan zen baserrira pozik eta Raul joan zen etxera pozik.




                                                                                           PETXA

No hay comentarios:

Publicar un comentario